Tokiko merkataritza eta integrazioa besteak beste, bihar estreinatuko den 'Klik!' web-serie berrian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 00:00

Bihar, Klik! web-seriea estreinatuko da aurrenekoz. Goizeko 11:00etan egongo da ikusgai biraprodukzioak.eus webgunean. 

Hernaniko Bira Produkzioakek, bihar Klik! izeneko web-seriea estreinatuko du.

3 minutuko 5 atalek osatuko dute web-seriea, eta bertan, umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozio-ekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea izan da helburua.    Protagonistak, Nekane eta Gurutz dira, Hernaniarrak, eta noski «Hernani da baita ere beraien abenturaren kokapen nagusia».

Bihar goizeko 11:00etan ikusgai egongo da Klik! web-seriea, biraprodukzioak.eus en, eta Youtubeko kanalean ere jarriko dute ikusgai: https://labur.eus/gHjEW

 

«Eraldaketarako animazio web-seriea»

Nekane eta Gurutz izeneko pertsonaia hernaniarren istorio eta abenturak ardatz hartzen dituen web-serie bat da Klik!. Eta aipatu moduan, «umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozioekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea du helburu».

Web-serie honek, hiru minutuko 5 atal izango ditu; «tokiko merkataritza, energia berriztagarriak, parte hartzea, berdintasuna eta integrazioari buruz hitz egingo dutenak» hain justu. 

 

5 atalez osatuta

Astean bi atal estreinatuko ditu Bira Produkzioakek, astearte eta ostegunetan hain zuzen ere. Denak goizeko 11:00etan izango dira: «bihar goizean lehenengo atala. Eta datozenak: martxoak 18 osteguna, martxoak 23 asteartea, martxoak 25 osteguna, eta azkenik martxoak 30 asteartea.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!