Tren geltoki berria eraikitzeko lan zaratatsuenak, egunez egingo dira azkenik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 15a, 00:00

Obra-plana egokitzea lortu dute, eta gauez egingo ziren lan zaratatsuak egunez egingo dira.

Hasiera batean, lan zaratatsuak gauez egiteko asmoa zuen Renfek eta 20 bat gau inguru iraungo zuten hauek. Baina azkenean, obra-plana egokitzea lortu dute eta egunez egin ahalko dira.

Hernaniko erdiguneko tren geltoki berria eraikitzeko, hilabete eta erdiko epea aurreikusi zuen Renfek. Gauez, pilotatze-lanak egiteko asmoa zuten, hasiera batean, segurtasun arrazoiak zirela eta. Printzipioz, 20-22 gau inguruko lana izango zela azaldu zen, gaueko 00:00etatik goizeko 05:00etarako lanaldia adostuta.

Denbora tarte horretan,  Karabeleko bizilagunek denboraldi luzean, gauez pairatu beharko lituzketen zaratez kezkatuta, Renfe eta Udalak erabaki batzuk hartu behar izan dituzte, proiektuari dagokionez.

Denbora luzean soluzioaren bila egon ostean, bizilagunen atseden orduak errespetatzen dituen erabakia hartzea lortu dute.

Horren ondorio, Renfek obra plangintzan egokitzapen batzuk egitea erabaki du, eta adierazi du,  eguneko ordutegira mugituko direla lan hauek, betiere, langileen segurtasunari kalterik egin gabe. Ekainean eramango dira aurrera pilotatze-lanak.Hala ere, Renfek gogorarazi du, gauean trenbideko lan batzuk egin beharko dituztela. Hala nola, nasa-ertzak, trenbide-apeoak jartzea  eta abar. Nahiz eta lan horiek, pilotagailu batek sortutakoak izan, dezibelio mailatik oso urrun egongo dela jakinarazi nahi izan dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!