Argentina eta Euskal Herriko musika uztartuz, emanaldi ederra

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 14a, 00:00

Ttarla taldeko dantzariek eta Bitartean folk taldeak bat egin zuten pasa den astean, Biterin.

Hernaniko Bitartean folk taldeak eta Ttarla dantza taldeak elkarrekin osatutako Denak ez ziren indiano ikuskizunaren bi emanaldi eskaini zituzten. Argentinako eta Euskal Herriko musika uztartzen dituen lan musikala da eta garai bateko euskaldunek bizitako herrimina eta ondorengoen Euskal Herriarekiko maitasuna ere islatu zituen, Biterin eskaini zuten emanaldiak. Herritarrek gozatu ederra hartu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!