Errugbia

Gorabehera haundiko partidua izan bazen ere, lau puntu gehiago Hernanik, liderrari bisita egiteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 14a, 00:00

Hernani, atzo Belenosen aurkako partiduan. Iñaki Otaegi, baloiarekin.

Atzo Hernanik 37-30 irabazi zuen Avileseko taldearen aurka, orain sailkapeneko bigarren postua gertu dauka talde trikoloreak.

Atzo arratsaldeko 16:30etan,   Hernani  Belenosen aurka lehiatu zen, Landaren. Partidu «gorabeheratsua» izan bazen ere, Hernanik garaipena lortu zuen, 37-30 markagailuarekin.

Orain Hernanik, lau puntu gehiago ditu, «liderrari bisita egiteko». Eta momentu honetan, sailkapeneko bigarren postua gertu dauka.

Hala ere,  talde trikoloreak argi dauka, orain arte bezala jarraitu behar duela, «buru belarri eta lanean», helburuak lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!