Loidi eta Altzuetako bidea itxita egongo da bi egunez, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 14a, 00:00

Osiñaga auzoko Loidi eta Altzueta bidea itxita egongo da bihartik aurrera, bi egunez, Udalak hainbat lan egingo dituelako.

Bihar, Osiñaga auzoko Loidi eta Altzueta bidean hainbat lan egingo dira, beraz zati hau itxita mantenduko da bi egunez. 

Osiñaga auzoko Loidi eta Altzueta bidearen ertzean segurtasun hesia jartzeko lanak hasiko ziren bihar, baina «hesia jartzeko enpresak arazo bat izan du» eta ez dute bihar jarriko.

Hala ere, Hernaniko Udalak azaldu du, Loidi eta Altzueta bidea bi egunez itxita egongo dela. Izan ere, Zerbitzu Publikoetako langileek; «aprobetxatuko dute argitariaren zutabearentzako oinarri berri bat egiteko, eta semaforoa jartzen denerako aurreko lanak egiteko, hala nola, kanalizazio berriak, beste lan batzuen artean».

Lan hauek egiteko, trafiko mozketa mantentzen da. Horren ondorioz, Portutik datozen ibilgailuak ezingo dute Loiditik aurrera egin eta Elorrabi edo Altzuetatik datozenak Lastaola edo Ibarluzeko poligonotik joan beharko dute Hernaniko hirigunean sartzeko. 

 

Bide ertzean, segurtasun hesia

Hesia, oraindik ez dute jarriko,  baina aipatu moduan, Hernaniko Udalak, beste lan batzuk egiteko aprobetxatuko ditu bi egun horiek. 
Hesia, martxoaren amaieran jarriko dutela azaldu du Udalak.  Eta horretarako, etorkizunean berriro moztu beharko da bidea,  Loidi eta Altzueta bidearen ertzean segurtasun hesia jartzeko, hain justu.   

Bihartik Loidi eta Altzuetako bidea itxita egongo da. Argiteriaren lanak egiteko, besteak beste 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!