Kotxe eta moto baten arteko istripua, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Arratsaldeko 14:45ak inguruan gertatuta da istripua Zinkoenean. Kotxe eta moto baten artekoa izan da. Zauritu bakarra egon da, baina ez da larria izan. Hernaniko Udaltzaingoaren arabera, «zauritua orain ospitalean dago». 

 

Gaur arratsaldeko 14:45ak aldera, Zinkoenean auto bat gelditu egin da, eta bertan, kotxeko  kopilotuak atea ireki du ateratzeko. Atzean zioan moto batek, eskuinetik aurreratzeko mugimendua egin du, hori horrela, kotxeko atearekin jo da eta motoa erori egin da.

Motoko kopilotua izan da zauritu bakarra, eta Hernaniko Udaltzaingoak adierazi duenaren arabera: «ez da larria izan, hala ere, orain ospitalean dago». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!