Musika

Hernasax taldeak kontzertua gaur, online

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Zuzenean ikusi ahal izango da, Hernasaxen YouTubeko kanalean, 19:00etatik aurrera. Pedro Iturralde zena omenduko dute.

Aurrez aurreko emanaldirik ez, baina kontzertua eskainiko du Hernasax taldeak, gaur arratsaldeko 19:00etan; eta zuzenean ikusteko aukera izango da, taldearen YouTubeko kanalean: https://youtu.be/vgbXZ3lB90k.

Kontzertu honekin, Pedro Iturralde zenari omenaldi xumea egin nahi dio Hernani Musika Eskolako saxofoi taldeak. Joan den udazkenean hil zen Iturralde, «saxofoilari bikaina», goraipatu dutenez.

Haren omenez, zazpi pieza eskainiko dituzte: Vizcaytik-Biz­kaira (Resurreccion Maria de Az­kue), Agüero (Jose Franco Ribate), Sleep (Eric Whitacre), All in Good Time (Karen Street), Three Shades of Blues (Paul Nagle); eta Pedro Iturralderen bi pieza bukatzeko, Jazz Suite eta Dixie for Sax.

10 saxofoilari ariko dira kontzertuan, Roberto Pachecok zuzenduta: Mikel Prieto, Aitor Ortiz, Aitor Ugarte, Mikel Berrondo, Iker Jauregi, Endika Valladolid, Beñat Alvarez, Julen Berrondo, Imanol Garcia eta Imanol Andres.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!