Bi azoka gaur, herriko plazetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Hileko bigarren larunbata izanik, azoken eguna da gaurkoa, Hernaniko plazetan. Atsegindegin jarriko dute bigarren eskuko azoka, goizeko 10:00ak aldera ha­sita; eta 13:30etan kenduko dituzte postuak.

Eta Plaza Berrin egongo da, aldiz, Behemendiko azoka, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Ohi bezala, inguruko ekoizleen produktuak izango dira eskuragarri bertan, mota guztietakoak: pateak, fruta, babarrunak, gaztak, landare eta loreak, yogurtak, txerrikiak, pastel eta tartak...

Eguraldia lagun izango dute herritarrek gaurkoan, gainera, bi azoketatik bueltaxka egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!