Neskek urteko lehenengo partidua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Gipuzkoa Ligako lehenengo partidua jokatuko dute gaur, 16:00etan, Hernaniko jubenil neskek. Zortzi partidu soilik jokatuko dira ligan, baina egoera ikusirik parte hartzea bera garrantzitsua da taldearentzat. Donostiako Kostkas taldearen aurka jokatuko dute Mons kiroldegian. Partidu gogorra espero da, eta urtebete baino gehiago jokatu gabe egonik, ez da espero maila haundiko partidua. Bestetik, bere egunean atzeratu zen Euskal Ligako partidua jokatuko du Hernanik gaur, kiroldegian, Beco Laredoren aurka. Partidua 18:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!