Hernani Belenosen aurka, playoffaren bila

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Landaren jokatuko du Avileseko taldearen kontra, 16:30etatik aurrera, eta irabaziz gero bigarren postua gertu izango luke.

Hernanik bigarren itzuliko bigarren partidua jokatuko du gaur, 16:30etatik aurrera, Landaren, Ohorezko B mailan. Belenosen aurka jokatuko du eta partidu garrantzitsua da, Avileseko taldea hirugarren postuan baitago eta beraz aurkari zuzena da sailkapenean. Bien artean zazpi punturen aldea dago, 21 eta 14, eta hernaniarrek bost puntu lortuz gero 12 punturen aldea lortuko luke hiru partiduren faltan.

Hernani da faborito nagusia eta aurreko astean maila oso ona erakutsi zuen Donostian, Bera Beraren aurka. Talde asturiarra arriskutsua da helburua playoffera sartzea baitu.

 

Euskal Ligako partidua, neskek Urbietan

Mutilen partidua ez da asteburuko bakarra. Neskek errugbi hamabiko Euskal Ligaren beste jardunaldia jokatuko dute bihar, 12:00etan, Gernikaren kontra Urbietako zelaian. Aurreneko partiduan La Unica gainditu zuten partidu bikain baten ondoren.

Senior lehenengo mailako taldeak gaur, Donostian, jokatuko du 17:30etan Universitario Bilbaoren aurka eta 18 eta 16 urtez azpiko taldeek bihar La Unicaren bisita jasoko dute.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!