Kultura

'Oilar bat dago zure teilatuan' antzezlana eta bi pelikula, asteburu honetan Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 12a, 00:00

'Oilar bat dago zure teilatuan' antzezlana eskainiko du bihar, Titiriguiri konpainiak.

Bihar 12:00etan eskainiko dute haur antzerkia, eta 'Martin Eden' eta 'Mi amigo pony' pelikulak jarriko dituzte, bihar arratsaldetik aurrera.

Aukera hirukoitza izango da asteburu honetan, Biterin. Batetik, haurrentzako antzerki saioa eskainiko dute bihar, eguerdiko 12:00etan hasita: Oilar bat dago zure teilatuan. Titiriguiri konpainiak eskainiko du, 4 urtetik gorako haurrentzat; eta sarrerak 3 euroan daude salgai. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, antzerkia, txotxongiloak, arte plastikoak eta teknologia berri­ak uztartzen dituena.

Eta bestetik, zinea ere izango da Biterin, asteburu honetan. Helduentzat, Martin Eden pelikula jarriko dute, bihar eta etzi arratsaldeko 19:00etan; eta astelehenean, az­kenik, arratsaldeko 16:30tan.

Haurrei zuzen­duta, berriz, Mi amigo pony fil­ma eskainiko dute, bihar eta etzi, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!