Erremonte eskola zabalik, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 00:00

Galarretako erremonte eskolak azken urtean izan duen gorakada nabarmenari jarraipena emateko, Oriamendik martxoko eta apirileko ostiral guztietan, pelota eskola ezagutzeko aukera emango du. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean eskainiko da. Bertan Ander Goikoetxea eta Endika Barrenetxea pelotari profesionalak izango dira, nondik norakoak zehaztu nahian. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, telefono hauetera deituta: 943 55 10 23 edo 687 393 245.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!