Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari, omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 00:00

Martxoaren 5ean, SEADen aldarrikapenaren 45.urteurrena ospatzeko, hainbat herritar bildu ziren, abestuz eta dantzatuz.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 45. urteurrena ospatzeko, martxoaren 5ean, hainbat herritar bildu ziren Atsegindegin. Ikurrinarekin batera, Saharar bandera zabaldu zuten. Omenaldi ederra egin zuten, Saharako abestiak kantatuz eta dantzatuz.

Adierazpen bat ere irakurri zuten ekitaldian, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa omentzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!