Tailer interesgarriak prestatu ditu Zilegi Eskolak, martxorako

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 00:00

Datorren asteartean, buztin ikastaroa egingo da Biterin, eta martxoaren 22 eta 23an, Goizuetako mitologiari buruzko solasaldia ere antolatu dute.

Hainbat tailer interesgarri antolatu ditu AEKren Zilegi Eskolak. Bi ikastaro izango dira, eta hauek Biterin eskainiko dira.

Lehenengoa, pasa den asteartean egin zen, buztin ikastaroa, hain justu. Hala ere, datorren asteartean, berriro egingo da, arratsaldeko 17:00etan hasita, Biterin. Naroa Najerak emango du buztin ikastaro hau, eta 2 euro ordaindu beharko dira.

Martxoaren 22an eta 23an, Goizuetako mitologia hizpide
Hilaren 22an eta 23an, berriz, Goizuetako mitologiari buruzko solasaldia eskainiko da, Biterin. Martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta hurrengo egunean, hau da, martxoaren 23an, berriz, arratsaldeko 18:30etan. Hitzaldi honetan, Jose Javier Etxeberria goizuetarra izango da gai emailea, eta saio honetarako ez da ordaindu behar.

Izena emateko, bi modu
AEKren Zilegi Eskola egitasmoetan parte hartzeko, bi modu daude: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzi daiteke, parte hartu nahi dela adieraziz mezuan; edo 663 043 314 telefonora ere deitu daiteke, eta intereseko tailerrera apuntatu.

Zilegi Eskolak bertaratzeko deia egin die herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!