Tokiko Gobernuak bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 00:00

Gaur goizeko 09:00etan, modu telematikoan, Tokiko Gobernu Batzarraren bilerarako deia luzatu du Hernaniko Udalak. Hainbat gai landuko dira; hala nola, Florida auzoan etxebizitza eraikuntza berri bat eraikitzeko obraren baimen eskaera, eta Landare industrialdean bide birmoldaketa obrari buruzko kontratuaren esleipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!