'41 habitat' erakusketa ikusgai Biterin, martxoaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 00:00

Uxue Bereziartua, '41 habitat' erakusketan.

Berexiart (Uxue Bereziartua) hernaniarrak martxoaren 1ean inauguratu zuen '41 habitat' erakusketa Biterin, eta hilaren 31ra arte dago ikusgai.

Martxoko lehen egunetik, ikusgai dago, Uxue Bereziartua hernaniarraren 41 habitat erakusketa, martxoaren 31ra arte. Arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara bertaratu daiteke. Erakusketa honekin: «ekosistemaz, mikroklimaz, espazioaz» hitz egin nahi izan du Berexiartek, eta imajinazioarekin ere jokatu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!