Trafiko mozketa bihar, azokagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 00:00

Biharko azokak, ordutegi aldaketa izango du, eta ordutegi aldaketa horrek, Urbieta kalearen mozketa eragingo du, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean. Ordu tarte honetan jarri eta kendu beharko dituzte salmenta postuak. Beraz, Urbieta kalea goizeko 08:00etan itxi egingo da, salmenta postuak muntatzen hasteko, eta arratsaldeko 18:00etan irekiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!