'Panpina' antzezlana gaur arratsaldean Biterin, Kamikaz Kolektiboa konpainiaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 00:00

Gai sakonak landuko dira 'Panpina' antzezlanean.

Emakumeen Nazioarteko eguna astelehenean izan bazen ere, egitarau potoloa antolatu dute, eta gaur Panpina antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Biterin. 

Astelehenean ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta honen harira, hainbat emanaldi eta ekintza antolatu dituzte. 
Gaurkoan, Panpina antzezlana eskainiko da arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin. 
Gonbidapenak, Plaza Feministan lortu daitezke, edo berdintasuna@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.
Kamikaz Kolektiboa konpainiaren eskutik eskainiko da gaurko antzerkia. Bertan, gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!