'Turista klasea' liburuaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Emakumeen Euskal Literatura mintegia antolatu da, Biterin. Kattalin Minerrek gidatuko du saioa, eta hain justu, bere azkeneko liburua izango dute hizpide oraingoan: Turista klasea. Kattalinek berak aurkeztuko du liburua, eta honekin batera, solasaldi bat eskainiko dute. Bihar berriz, arratsaldeko 19:15etan, Fatou Diomeren Las que aguardan liburuari buruz ariko dira. Bertan migrazioa eta itxaronaldia lantzen ditu, eta Amaia Garciak gidatuko du saioa, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!