Enaitz Goñik brontzea, Euskal Herriko txapelketan 400 metro estiloetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00

Enaitz Goñik brontzezko domina eta laugarren postua lortu ditu asteburuan, Euskal Herriko igeriketa txapelketan. 400 estiloetan lortu zuen brontzezko domina 4:51.60 denbora eginez 50 metroko igerilekuan eta maila absolutuan. 400 metro libreetan dominatik gertu geratu zen, laugarren postuan, 4:17.10eko denborarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!