Hernanik ezin izan zuen garaipena lortu pasa den larunbatean, etxean jokatutako partiduan. Iruñeko Larraina Bren aurka 10-13 galdu zuen taldeak, eta hiru jardunaldi jokatu ostean, ez du garaipenik lortu eta punturik ere ez du batu. Bost talde daude garaipenik gabe.
Partidu lehiatua izan zen, baina, azkenean, garaipenak ihes egin zien hernaniarrei. Taldeak hobekuntza izan du aurreko partiduekin alderatuta eta horrek etorkizunari begira itxaropena sortu du.