Bi garaipen, berdinketa eta porrot bat eskubaloiko lau taldeek, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00

Jubenil nesken taldeak bi partidu irabazi zituen, senior mutilek berdindu egin zuten eta jubenil mutilek, berriz, galdu egin zuten.

Eskubaloia ere pixkana-pixkana, normaltasun bidean dago. Pasa den asteburuan, lau partidu jokatu zituzten Hernaniko lau taldek. Emaitzen aldetik denetarik egon zen. Jubenil neskek bi garaipen lortu zituzten, senior mutilek berdindu egin zuten eta jubenil mutilen taldeak galdu egin zuen bere partidua.
Jubenil nesken taldeak bi partidu jokatu zituen astean zehar. Egiaren aurka 22-25 irabazi zuen eta Munttarperen aurka, etxean, 23-21 lortu zuen garaipena.

Azken partidu hori atzeratutakoa zen eta, beraz,  aste oparoa izan da bi garaipenekin. Aurretik ere partidu bat jokatua zuen, otsailean, Ereintzaren kontra eta 23-12 galdu zuen. Beraz, hiru partidu jokatu eta gero, bi garaipen eta porrot batekin lau puntu dauzka sailkapenean eta bigarren daude sailkatuak.


Senior mutilak Gasteizko Sima Corazonistasen aurka aritu ziren Gasteizen, eta 23nako berdinketa lortu zuten. Denboraldiko hirugarren partidu ofiziala zen eta, aurreko batean ere, talde berberaren aurka jokatu zuen Hernanik, urtarrilean. Orduan ere, oso partidu parekatua izan zen eta Hernanik lortu zuen garaipena 26-24. Larunbatean ez zen posible izan emaitza berdina lortzea, baina berdinketa ere ez da emaitza txarra.


Urolaren aurka beste partidu bat ere jokatu du eta hura bai, galdu egin zuten hernaniarrek 33-26. Beraz, hiru partidu eta gero hiru puntu ditu Hernanik sailkapenean. 


Jubeniletan asteburuko porrot bakarra iritsi zen. Andoainen 41-28 galdu zuten Leizaranen kontra. Bere taldean Urnieta, Usurbil eta Ordizia ere badaude eta, oraingoz, hiru partiduetatik hiru galdu dituzte.


Pandemiaren eraginez multzoak eta egutegia guztiz aldatu dira eta, taldeak atzeratutako partiduak berreskuratzen ari direnez, sailkapenak ez dira oso esanguratsuak. Talde batzuek partidu gehiago jokatu dituzte eta beste batzuek gutxiago. Pixkanaka berreskuratuko dituzte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!