Buztin tailerra AEKn, datozen bi astearteetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 7a, 00:00

Bi ikastaro prestatu ditu Hernaniko AEKk, martxoan, Zilegi Eskolaren barruan. Batetik, buztin tailerra egingo dute hilaren 9an eta 16an, 17:00etan Biterin. Naroa Najerak eskainiko du ikastaroa, eta 2 eurokoa da prezioa. Eta bestetik, mitologiari buruzko solasaldiak egingo dituzte, martxoaren 22an eta 23an. Jose Javier Etxeberria goizuetarrak gidatuko ditu, mitologiari buruzko gaiak mahai gainean jarriz. Arratsaldeko 18:00etan izango dira, Biterin; eta doakoa da partehartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!