'Turista klasea' liburuaz etzi, Kattalin Miner

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 7a, 00:00

Etzi izango du martxoko saioa, asteartearekin, Emakumeen Euskal Literatura mintegiak, 19:00etan Biterin. Kattalin Minerrek gidatuko du saioa, eta hain justu, bere azkeneko liburua izango dute hizpide oraingoan: Turista klasea. Minerrek berak aurkeztuko du liburua, eta solasaldia egingo dute horri buruz. Asteazkenean, berriz, literatur solasaldia izango da Biterin bertan, 19:15etan. Fatou Diomeren Las que aguardan liburuari buruz ariko dira, migrazioa eta itxaronaldia lantzen dituena. Amaia Garciak gidatuko du saioa, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!