Oarso kaleko baranda guztiak berritzeko lanak bukatu ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 6a, 00:00

Oarso kaleko baranda guztiak berritu ditu Udalak.

Dagoeneko amaitu dute zeregina, eta denera, 29.343,76 euroko gastua izan du Udalak.

Herritarei erraztasunak emate aldera, Udalak berrikuntza-lanak eta zerbitzuen hobekuntzak egiten ditu herrian. Horietako bat Oarso kaleko baranda guztiak berritzearena izan da. Aste honetan eman dute horren berri, dagoeneko bukatu dutelako baranda berriak jartzearen lana.

Bestalde, Udalak jakitera eman duenez, denera, 29.343,76 euroko kostua izan du berritze-lan hori egiteak. Aldaketa horrekin, bizilagunek irisgarritasun hobea izango dute, eta lagungarria izango zaie, portaletik atera eta kalera ateratzeko. Izan ere, aldapa edo eskailerak jaisterakoan, segurtasuna ziurtatuta egongo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!