Sestaoren kontrako partidua, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 6a, 00:00

Berriz ere partidua jokatzeko irrikitan daude hernaniarrak.

Partidua atzeratu egin behar izan da, Sestaoko jokalari batek Covid proban positibo eman ostean. 

­Sestaoko Benedicta kiroldegian Hernanik jokatu behar zuen, denboraldiko azkenaurreneko partidua, atzeratu egin behar izan dute. Arrazoia, Sestaoko jokalari batek PCR proban eman duen positiboa izan da. Horren ondorioz, sestaotarren talde guztiak, konfinatzeko agindua jaso du eta partidua atzeratzeko erabakia hartu dute. 
Laredoren kontrako partidua atzeratu ostean, hurrengo hau ere bertan behera geratu behar izan da. Hortaz, hernaniarrek Euskal Ligako hirugarren postua ziurtatzeko, itxaron egin beharko dute. 
Postu honek ez die ematen aukera igoera fasera pasatzeko, lehenengo bi sailkatuak baitute eskubidea soilik, baina iazko laugarren postua hobetuko luke taldeak. Liga amaitzeko, bi partidu geratzen dira: Laredo eta Sestaoren aurka.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!