Ez da aurretiko zitarik hartu beharko, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 5a, 00:00

Astegunetan ez da hitzordurik hartu beharko, goizetan gimnasioa eta igerilekua erabiltzeko. 

Datorren astelehenetik aurrera, astelehenetik ostiralera bitartean ez da hitzordurik hartu beharko goizetan gimnasioa eta igerilekua erabiltzeko. Gimnasioko ordutegia, goizetan, hauxe izango da: 06:45etatik 14:00etara; eta igerilekukoa, berriz, 06:45etatik 15:00etara. 

Bestalde, arratsaldetan hitzordua hartu beharko da, orain arte bezalaxe, honako ordutegian: 14:45etatik 20:45etara gimnasiorako, eta 16:00etatik 19:45etara igerilekurako. Horrez gain, eguerdiko ordua instalazioak desinfektatzeko erabiliko da. Halaber, gainerako zerbitzuetarako ere aldez aurretik hartu behar da zita.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!