Lilatoi birtualeko taldeko argazkia, bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 00:00

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Lilatoi birtuala egingo dute bihartik astelehenera: 5 kilometro egingo ditu bakoitzak herrian zehar, nahi duenean, korrika, oinez, patinetan edo handbikean. Eta horretan parte hartuko dutenei, deia luzatu diete taldeko argazkia ateratzeko: bihar, arratsaldeko 18:00etan, Carmen Adarraga plazan, atletismo pistaren ondoan. Bestalde, eskumutur feministen collagea egingo dute gaur, bihar eta etzi, 17:30etan Gaztelekuan. Eta bihar, infernuaren aldeko bertso saioa, 18:00etan Biterin. Sarrerak salgai daude Kide eta Garin tabernetan, 633 181 526 telefonoan, edo Biterin saioa hasi baino ordubete lehenago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!