Atzerritartasun Legeak, interesa

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00
30 bat lagun hurbildu ziren, Atzerritartasun Legeari buruzko saiora.

Atzerritartasun Legeari buruzko hitzaldia antolatu zuen Amher elkarteak, aurreko ostegunean, Hernanin intereseko gaia izan daitekeelakoan. Eta hala geratu zen agerian, 30 bat lagun gerturatu baitziren Biteri kultur etxera, legeari buruzko informazio gehiago jasotzera. Gipuzkoako Gurutze Gorriko bi ordezkari izan ziren bertan, Jone Sainz de Murieta Ibarrondo eta Idoia Labayen Erauskin; eta aditzera eman zizkieten bertaratuei, legeari buruzko nondik norakoak ez ezik, gaiarekin laguntza jasotzeko eskura dauzkaten bideak: besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Aholku-Sarea eta biltzen.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!