Partidu eta garaipen ederra, Hernaniko neskek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00

Hernaniko jokalariak, larunbateko partiduan, bandako sake batean.

Pasa den larunbatean jokatu zuten Hernaniko neskek, La Unicaren aurka, eta 24-7 irabazi zuten  trikoloreek. 

Pasa den larunbatean, goizeko 11:00etan, La Unica taldea hartu zuten Hernaniko neskek, Landaren. Errugbi 12ko partidua izan zen jokatu zutena, eta trikoloreak gailendu ziren, talde nafarraren aurrean.

Hernanik, hasieratik gogor hasi zuen partidua, eta markagailuan nabaritu zen hori. Iruñeako neskek ez zuten etsi, baina bere nagusitasuna agerian utzi zuten hernaniarrek, eta 24-7 irabazi zuten.

Lehen zatitik, Hernani hobeto

Partiduaren lehen zatia «ederra» izan zela jakinarazi dute klubekoek, hernaniarren aldeko hiru entsaio iritsi baitziren lehenengo 30 minutuetan. Hortik aurrera, puntuak pilatzen jarraitu zuten, eta primeran eutsi zieten Iruñako taldearen erasoei, garaipena lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!