Hernaniko bikoteak finaletan egongo dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00
Urdangarin eta Eizmendi hernaniarrak, ezkerrean.

Nagusien bigarren mailan bi partiduak irabazi zituzten, eta lehenengo mailan, aldiz, bat irabazi eta bestea galdu.

Hernaniko palistek ziurtatu du­te bikote bana, Gipuzkoako Txapelketako finaletan, nagusien lehenengo zein bigarren mailetan. Pasa den asteburuan bukatu zuten lehenengo fasea, eta jokatutako lau partiduetatik, hiru irabazi eta bakarra galdu zuten hernaniarrek.

Bigarren mailan, Hernani 1 taldeak 25-30 garaitu zuen Iruleak 1, Debako frontoian. Eta Anoetan, Hernani 2k 23-30 garaitu zuen Su-Berri. Horrela, bi bikote hernaniarrak finalerdietara sailkatu dira. Martxoaren 28an jokatuko dira, eta finala, berriz, apirilaren 11n.

Lehenengo mailan, bestalde, Hernani 1ek 19-30 irabazi zuen, Su-Berri 3ren aurka, Anoetan. Porrot bakarra Hernani 2rena izan zen, 30-29 Su-Berri 2ren kontra, hau ere Anoetako Alkartasuna frontoian. Maila honetan ere, Hernaniko talderen bat finalean izango da.

Jubeniletan bi partidu galdu, jardunaldi baten faltan

Jubenil neskek oraindik ez dute lehenengo fasea amaitu. Jardunaldi baten faltan, bi mailetan ere finalera taldeak sailkatzea espero dute. Hala ere, pasa den asteburuan ez zituzten emaitza onenak lortu. Alegian, Hernaniko bi taldeek galdu egin zituzten beraien partiduak: Hernani 1ek 30-10 galdu zuen Intxurre 3ren kontra; eta Hernani 3k 30-27, Intxurre 1en kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!