Igeriketa

Enaitz Goñi hamargarren kokatu da sailkapenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00

16:08.43 egin zuen Tolosan 1.500 metroko proban eta oraingoz sailkatu da Espainiako Txapelketara. 

Asteburu honetan, Hernaniko igerilariak Tolosan eta Benta Berrin aritu ziren igeri neguko azken kontroletan. Tolosan, Gipuzkoako igerilari onenak bildu ziren igandean eta Enaitz Goñik 1.500 metroko proba irabazi zuen 16:08.43ko denborarekin.

Denbora horri esker Espainaiko sailkapenean hamargarren kokatu da 2004an jaiotakoen artean eta datorren igandean postu hori mantentzen baldin badu Espainiako txapelketara sailkatuko da. Aurten, COVID neurriak direla eta ez dago gutxiengo minimarik eta proba bakoitzean 10 denbora onenak sailkatuko dira, kategoriako. Sabadell-en jokatuko da txapelketa hori martxoaren azkenengo astean eta Joku Olinpikoetarako sailkapen proba izango da Espainiako igerilarientzat. 

Bestetik, Benta Berrin Uxue Garmendia, Xabier Huitzi eta Kerman Urreta aritu ziren. Garmendiak hiru probetan hartu zuen parte. 100 metro libretan 1:11.56ko denbora egin zuen eta bere markatik gertu geratu zen. 35.78rekin bere denbora onena egin zuen 50 tximeletan eta 32.81ekin 50 libretan bere denborarik onenetik 16 ehunenekora geratu zen. Huitzik 5:14.88rekin 7 segundutan hobetu zuen bere marka 400 libretan eta 35.75ekin 50 bizkarren ez zuen bere marka hobetu. Kerman Urreta kanporatua izan zen 200 tximeletan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!