Aitor Urkia hernaniarrak brontzezko domina lortu du Espainiako txapelketan, mailu jaurtiketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00

64,20 metroko marka egin zuen eta 23 urtez azpiko Gipuzkoako eta Euskadiko marka berria da. Absolutua Rivas hernaniarrak du, 65,68 metro.

Aitor Urkia hernaniarrak (Real Sociedad) hirugarren postua lortu zuen Montijon (Badajoz) jokatu zen Jaurtiketa Luzeetako Espainiako txapelketan, mailu jaurtiketan.

Urkiak 64,20 metroko jaurtiketa onarekin hasi zuen lehiaketa. Marka pertsonala, eta brontzezko domina lortzeko balio izan zion horrek. Urrea Javier Cienfuegosek eskuratu zuen (76,87) eta zilarra Pedro Jose Martinek (72,88). Proban zehar Aitorrek 64,11 eta 63,73ko jaurtiketak ere lortu zituen.

2021 urteari hasiera oso ona eman dio Urkiak. 2020an bere markarik onena 60,94 metrokoa zen, 7.260 mailuarekin. 2021ean, otsailean, hiru aldiz lehiatu du honako jaurtiketa onenekin: 63,86 metro otsailaren 7an, 62,80 metro otsailaren 13an eta 64,20 metro larunbatean.

64,20ko marka hau 23 urtez azpikoen marka berria da Euskadin eta Gipuzkoan. Euskadiko errekor absolutua 65,68 metro da eta bere taldekide, herrikide eta entrenatzaile den Servando Rivasek du.

Aitor Urkiak Euskadiko errekorrak ere baditu S20-69,73 (6Kg), S18-69,86 (5Kg) eta S16-63,97 (4Kg) mailetan.

Mikel Campos Euskadiko txapeldun, 60 eta 300 metroko probetan 16 urtez azpikoetan

Mikel Campos (C.D. Hernani) hernaniarra Euskadiko txapelduna da 60 eta 300 metroko probetan. Anoetako belodromoan jokatu ziren 20, 18 eta 16 urtez azpiko txapelketak eta Camposek 7.29 eta 37.23 segunduko denborekin lortu zituen bi urreak. Bere marka onenetik gertu geratu zen (7.25 eta 37.01).

Ez zen Anoetan lasterka aritu zen hernaniar bakarra; Arixen Unanue 400 metroko proban aritu zen 18 urtez azpikoetan.

 

Anartz Artolak ez zuen zorterik izan Espainiako Kross Txapelketan

Getafen, igandean, Espainiako Kross Txapelketa jokatu zen eta bertan Anartz Artola hernaniarrak parte hartu zuen 23 urtez azpiko mailan. Ereñotzuarrak ez zuen zorte haundirik izan eta ez zuen lasterketa amaitzerik izan. Antolatzaileek lasterketa benetan gogorra prestatu zuten aurten eta lasterkari askok ez zuten proba amaitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!