Gozatu ederra hartu zuten herritarrek, NAIZek asteburuan antolatutako kontzertuekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 2a, 00:00
Iraganera itzultzeko aukera izan zuten herritar ugarik, Des-kontrol oholtza gainean ikusiz, eta hauen abestiak kantatuz.

Asteburu musikatua izan dute herritar askok, izan ere, Euskal Herrian oso ezagunak diren hainbat talde oholtza gainera igo ziren. 

Asteburu berezia pasa dute herritar ugarik, musika artean. Izan ere, NAIZek antolatutako kontzertuak, joan den asteburuan egin ziren azkenean. Euskal musikaren aldeko apustua egin duten lau talde izan ziren asteburuko protagonistak; hala nola, Brigade loko, Des-kontrol, Skakeitan eta Zea Mays. 
Talde horietako batek, aspaldi utzi zion oholtza gainean kontzertuak eskaintzeari, hala ere, Hernanin aritzeko tartea hartu zuen Des-kontrol taldeak. Besteak beste, herritarrei iraganera itzultzeko aukera eman zien,  aspaldi ezagun egin ziren abesti zaharrekin. 
Berriagoak diren  Skakeitan eta Brigade Lokok ere dena eman zuten, eta herritarrek ederki pasa zuten, haien abestiak kantatzen. Eta asteburu musikatuari Zea Maysek eman zion amaiera paregabea, taldearen eta publikoaren arteko «elektrizitatea» sortuz. 

NAIZek, eskerrak herritarrei  
Herritarren jarrera egokiagatik Naizek eskerrak eman nahi dizkiete, kontzertuetara bertaratu ziren herritarrei, baita antolakuntzan lagundu dutenei ere: «oso pozik gaude jasotako emaitzarekin. Gainera jendeak neurriak errespetatu ditu, eta alde horretatik, oso eskertuta gaude».  

Eserita ere, ederki pasa zuten herritarrek Skakeitanek eskainitako kontzertuan. Argazkia: FOKUko Jon Urbe.
 Igandeari amaiera emateko, ozen abestu zuen kiroldegi osoak, Aiorarekin. Argazkia: FOKUko Jon Urbe.
Dena eman zuen Brigade Loko taldeak.Argazkia: FOKUko Jon Urbe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!