Bi markesina berri jarri ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 1a, 00:00

Markesina berria, Bestizaneko herri busaren geltokian.

Bestizaneko eta Etxeberriko herri busaren geltokietan, bi markesina berri jarri ditu Udalak. Horrekin batera, geltokiaren inguruan irisgarritasuna hobetzeko lanak ere egin dira. Izan ere, tren-geltokitik Etxeberrira joateko pasatzeko oinezkoentzako pasabide irisgarririk ez zegoen, eta hori konpontzeko, oinezkoentzako pasabide altxatu bat eraiki du Udalak. Hori guztia egiteko, egindako inbertsioa 37.789 eurokoa izan da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!