Goiz Eguzkik batzar orokorra antolatu du, datorren larunbaterako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 28a, 00:00

Goiz Eguzkiko zuzendariak kargua utzi duenez, bazkideen batzar orokorra antolatu dute martxoaren 6an, Biterin, 10:30etan eta 11:00etan.

Goiz Eguzkiko M. Jose Lopez de Zubiriak zuzendaritza kargua utzi du, jakitera eman dutenez, «arrazoi pertsonalak» medio. Horren ondorioz, martxoaren 6rako, Goiz Eguzkiko bazkideen batzar orokorra antolatu dute, Biterin. Bi deialdi egin dituzte: lehena goizeko 10:30etan eta, bigarrena, berriz, 11:00etan.

Hauxe da zehaztu duten gai-zerrenda: aurreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea; elkartearen urteko kontuak eta memoria aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea; zuzendaritza Batzordeko lehendakaria, lehendakariordea eta kidea aldatzea eta kide berria izendatzea; eta, azkenik, galderak eta eskaerak egiteko txanda izango da. 
Izena eman behar da, batzarrera bertaratzeko

Aforoa mugatua denez, batzarrera joateko asmoa duten bazkideek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako, bi modu daude: telefonoz edo elkarteko webgunean. 

Bestalde, Goiz Eguzkikoek jakinarazi dute nahi duen bazkideak bere botoa eskuordetu dezakeela. Horretarako, bulegoan eskuragarri utzi dute dokumentu bat, edo, bestela, posta elektronikoz edo www.goizeguzkihernani.eus webgunean ere egin daiteke eskaera.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!