Arruarte zoriontzeko panela, Garinen

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Gari Arruarte Santa Cruz presoaren urtebetetzea da bihar. Horregatik, Garin Tabernan panel bat jarriko dute. Bertan, bera zoriontzeko aukera egongo da. Zorion mezu guztiak bilduko dituzte eta berari bidaliko dizkiote, «herriaren babesa sentitu dezan» diote Ernaiko gazteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!