Jazarpenen aurrean, baliabideen sozializazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Covid-19aren testuinguruan askotarikoak izan dira gazte langileok jasan behar izan ditugun jazarpen kasuak. Instituzio burgesek ez duten jakin izan osasun hondamendi honi behar bezala erantzuten eta gainera horien boterea bermatzea helburu duten mekanismo  bortitzenak erabili dituzte gazteon aurka. Edozein aitzakia erabili dute gu jazarri eta kriminalizatzeko.

Horren aurrean, guk gazte langileon antolakuntzaren eta ditugun bitartekoen sozializaziorako apustua egiten dugu. Horrela, gure buruen defentsarako bitarteko berriak eskainiko ditugu datozen asteetan, besteak beste jazarria izan garenontzako babes mekanismoak.

Mekanismoak ahalik eta garatuenak izan daitezen, beharrezkoa ikusten dugu esperientzia horiek bere azaletan bizi izan dituztenen testigantzak jasotzea. Horretarako, sare sozialetara mezu bat bidaltzea (gks_buruntza instagram edo twitterren eta gks_buruntza@riseup.net helbide elektronikora) edo aurkeztu dugun galdetegia (labur.eus/babeskutxa) betetzea eskertuko genuke.

 

Beñat Mendizabal Goñi
Gexan Elosegi Mujika
Hernaniko Gazte Koordinadora Sozialistako kideen izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!