Zaintzaren eta mendekotasunaren sektoreareak hizpide izan ziren atzo, Maitelan kooperatibak Hernanin egindako aurkezpenean.
Hainbat diagnostiko eta ikerketa egin ostean, ondorioztatu zen, sektore honetan lan egiten duten eta bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak, gizarteratu eta laneratuko dituen egitura egonkor bat beharrezkoa zela.
Horrela, 2017an Enplegu Sozialeko plan estrategikoaren baitan, zaintza eta mendekotasunaren sektorean lan egiten zuten pertsonekin kooperatiba bat sortzeko prozesua abiarazi zen eta Maitelan kooperatiba sortu zen azkenik.
Koperatiba honetan, Beterri-Buruntza Udalak (Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta AHMER-SOS Racismok hartzen dute parte. Hauen arteko elkarlanetik sortutako gizarte ekimen eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da.
2019an AMHER-SOS Racismoren inguruan biltzen zen emakume etorkinen taldearekin, kooperatiba bat martxan jartzeko prozesua erraztu zen, Beterri-Buruntza Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioari esker. 2018 eta 2019 urtean zehar, zaintza eta mendekotasunaren sektorearen errealitatea zein zen ezagutzeko, bi ikerketa desberdin egin ziren: Beterri-Buruntzako Udalek egindako, Zaintza beharren identifikazioa eta mendekotasunaren gaineko erradiografia Beterri Buruntza eskualdean eta Emagin-ek egindakoa, Beterri-Buruntza eskualdean zaintza lanak demokratizatzeko diagnostikoa.
Ikerketez gain, 2019an kooperatiba sortu ahal izateko pausuak eman zituzten: talde sustatzailearen sorrera, ekintzaile sozialeko faseak (formazioa, tutorizazioa, bideragarritasun plana...) eta kooperatiba bat sortzeko interesa zuten pertsonei zuzendutako deialdia.
Urte beteko prozesuaren ostean, 2020ko otsailean kooperatiba sortu eta martxan jartzea lortu zen, helburu bezala, pertsonei arreta eta zaintza, nahiz garbiketa zerbitzuak eskaintzea ezarrita. Beti ere, kooperatibako langile eta erabiltzaile oro protagonista izanik eta denon beharrak erdigunean jarriz.
Kooperatiba, 28 bazkideek sortu zuten: lau bazkide langile, 20 bazkide kolaboratzaile eta lau bazkide erabiltzailek. Martxoan hasi zen, Maitelanen aktibitate ekonomiko eta zerbitzua martxan.
Hala ere, 2020 urtea oso zaila izan da, kooperatibarentzat. Pandemiaren ondorioz, ezin izan zuten haien burua jende aurrean ofizialki aurkeztu eta hare gutxiago ere, kooperatibaren bideragarritasuna erraztu.
Aurkezpen ofizial honetan, hurrengo hauek hartu zuten parte: Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, Lanbide eta La Caixako ordezkariek, AHMER-SOS racismo, Beterri-Buruntza eskualdeko politikari eta teknikariek, besteak beste.
Biteri Kultur etxean izan zen aurkezpena eta eskerrak eman zizkieten orain arte, haien bidelagun izan diren guztiei. Horrela, pandemia egoerarengatik proiektua ezagutarazteko izan zuten arazoari soluzioa eman zioten.
Gaur egun, pandemiaren egoera latzaren ondorioz, helburuak betetzea kosta egiten zaie, baina hala ere, haien esku dagoen guztia egingo dute, helburuak betetzeko.