Enaitz Goñi, bihar Tolosan 1.500ekoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Tolosako Usabal igerilekuan kontrol lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Federazioak eta bertan ariko da Enaitz Goñi. Neguko denboraldiko azken kontrola da eta helburua 2004an jaiotakoen artean Espainiako hamar onenen artean sailkatzea da 1.500 metroko proban. Horretarako 16 minutu inguruan amaitu beharko du proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!