Hernani-Laredo, gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Hernanik gaur Euskal Ligan atzeratutako partidu bat jokatuko du. 18:00etatik aurrera, kiroldegiko bigarren pistan Beco Laredo izango du arerio. Etxekoek garaipena lortu nahi dute, horrela ligako hirugarren postua ziurtatuko baitute. Postu honek ez die ematen aukera igoera fasea jokatzeko, lehenengo bi sailkatuek dute eskubidea, baina iazko laugarren postua hobetuko dute honela. Beraz, aurrera pauso bat da. Partidu irekia espero da eta etxekoak faborito dira. Laredon jokatu zen partiduan, hernaniarrek garaipena lortu zuten. Partidu honekin, egutegian, egunean jartzen da etxeko taldea. Badirudi normaltasunez amaituko duela liga taldeak, bi partidu besterik ez baitira geratzen fase hau amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!