Mikel Campos eta Arixen Unanue, Euskadiko pista estaliko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Mikel Campos, Naroa Vieites eta Arixen Unanue, aurreko astean.

Belodromoan ariko dira gaur 16, 18 eta 20 urtez azpiko txapelketan; Campos 60 eta 300 metroko probetan eta 400 metrokoan, Unanue.

Pasa den asteko marken kontrola eta gero, gaur Donostiako Antonio Elorza belodromoan, pista estaliko Euskal Herriko Txapelketa antolatu da 16, 18 eta 20 urtez azpiko kategorietan. Bertan ez da faltako hernaniarrik.

Mikel Campos eta Arixen Unanuek parte hartuko dute hiru probetan. Arixen Unanue 400 metroko proban, 18 urtez azpikoen mailan  dago izena emanda eta Campos 60 eta 300 metrokoetan, 16 urtez azpikoetan.

Pasa den astean, semifinala eta finala ira­bazi zituen Camposek, 60 me­­trokoan; eta aldearekin nagusitu zen, gainera. 7,37 eta 7,36 denborak lortu zituen, bere marka pertsonaletik gertu (7,25). 300 metrokoan, berriz, hobetu egin zuen bere aurreko marka (37,74), 37,01 denboran osatu baitzuen proba. Alde nabarmenarekin ira­bazi zuen hori ere. Beraz bere helburu nagusia  denbora horiek, 37,01 eta 7,25, hobetzea izango da eta horrek dominak suposatzen baditu, hobe.

Unanue bosgarren sailkatu zen 400 metrokoan pasa den astean, 1:04,86 denborarekin, bere marka onena baino segundu erdi motelago (1:04,36). Asteburu honetan bi denbora horiek hobetzen saiatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!