Tratu Onen Foroa asteartean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 26a, 00:00

Martxoaren 2an izango da saioa, kultur etxeko sukaldean, arratsaldeko 17:30etan. Aurretik izena eman behar da. 

Hernaniko Udalak, Arremanitzek, Berdintasun Kontseiluak eta Tratu Onen Herriak Tratu Onen Foroa antolatu dute. Datorren asteartean izango da, martxoaren 2an, Biteriko sukaldean, arratsaldeko 17:30etan. Asmoa da hainbat gai erdigunean jartzea; besteak beste, harremanak edota norberaren zaintza. 


Tratu Onen Foro honetan, abiapuntu bat proposatu nahi dute. Interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, hernanitoherri@gmail.com helbidera idatzita. Arduradunek herritarrak animatu dituzte, forora bertaratu daitezen eta gogoeta egin dezaten. «Ondo egotea batere erraza ez den garaietan bizi gara, baita baldintza duin samarrak izanda ere»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!