Skakeitan taldeak zabalduko du gaur arratsaldean kiroldegian, NAIZ Kontzertuen jaialdia

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 26a, 00:00

Brigade Locok hartuko du erreleboa bihar, 13:00etan; Des-Kontrol bihar arratsaldean ariko da, 19:30etan; eta Zea Maysek itxiko du etzi.

Urte hasieran koronabirus kasuek gora egin zutela ikusita,  NAIZ Kontzertuak atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek duela aste batzuk. Hala ere, orain, egoera hobetu denez gaur emango zaio hasiera kontzertu jaialdiari kiroldegian eta hiru egunez luzatuko da, igandera arte. Oholtza gainera lehenak igotzen Skakeitan taldekoak izango dira. Gaur, arratsaldeko 19:30etan eskainiko du kontzertua talde donostiarrak. 


 Biharko eguna izango da bi kontzertu eskainiko diren egun bakarra. Honela, eguerdiko 13:00etan, Brigade Loco taldearen txanda izango da eta arratsaldean, 19:30etan, Des-Kontrolek hartuko du erreleboa. 


Amaitzeko, igandean, arratsaldeko 17:00etan Zea Maysek emango dio amaiera ekitaldiari. Ordubeteko saioak izango dira. 


Orain arte eskuratutako sarrera guztiak, bai fisikoak bai online jarraitzekoak, guztiak mantendu egingo dira. Antolatzaileek jakitera eman dute itzuli diren sarrerak berriro salgai jarri direla, Naiz.eus webgunean. Halaber, online sarrerak erosteko aukera ere badago, oraindik.


Ezin duenak Hernanira gerturatu, etxetik online ikus ditzazke kontzertuak 2,5 euroren truke. NAIZek baliabide tekniko guztiak jarriko ditu.
Denetariko musika eskaintza izango da NAIZeko kontzertuetan parte hartuko dutenen eskutik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!