Tailerra etzi, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2021eko otsailaren 23a

Ostiral honetan, Mugikorrak taldeak tailerra emango du Biterin, arratsaldeko 18:00etan. Hernaniko guraso talde batek antolatuta, Miren Rosek gidatuko du saioa. Gazteak eta telefono mugikorraren erabilerari buruz arituko dira, eta parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna: mugikorraktaldea@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!