Ping-pong gaur, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 24a, 00:00

Otsaileko agenda amaitzear dute Hernaniko Gaztelekuan. Gaur, ping-pong txapelketa egingo dute nerabeek eta hezitzaileek, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Horrez gain, bihar topagunea izango da arratsaldean; eta ostiralean eta larunbatean, berriz, upcycling tailerra egingo dute, 17:00etan hasita. Bakoitzak etxetik galtzak, kamisetak, txaketak, galtzerdiak, edota nahi duen arropa eramateko aukera izango du, eta gaztelekuan, tuneatu eta beste itxura bat emango diote lejiarekin, tatxuelekin, margo textilekin edota partxeekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!