Atzerritartasunaren Legearen informazio saioa etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 23a, 00:00

Gurutze Gorriko bi langilek gidatuko dute saioa, eta arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua kultur etxean. Aurretik izena eman behar da. 

Amherrek Atzerritartasunaren Legearen gaineko informazio saioa antolatu du etzirako. Biterin izango da, arratsaldeko 18:00etan. Hainbat gai landuko dituzte bertan; hala nola, adieraziko dute nola erregularizatu daitekeen langileen egoera administratiboa, eta atzerritartasunari buruzko datuak emango dituzte. Gipuzkoako Gurutze Gorriko Idoia Labayen eta Jone Sainz arituko dira saioa gidatzen. Langile juridikoak dira, gaian adituak, eta beraiek erantzungo dituzte bertaratzen diren galdera eta zalantza guztiak.

Atzerritartasunaren Legeak hainbat eskubide biltzen ditu, eta horien berri emango dute hizlariek. Besteak beste, dokumentaziorako eskubidea eta betebeharra, edota familia berrelkartzeko eskubidea. 

Batik bat, etorkinei zuzendutako saioa da, baina herritar guztiei zabaldu diete deialdia. Izan ere, diote, «garrantzitsua da bertako herritarrek erantzutea eta jakitea atzerritik etorri diren pertsonei gobernuak jartzen dizkien traba guztiak». 

Izena eman behar da, aurretik
Herritarrei bertaratzeko deialdia luzatu diete. Biterin izango da eta interesa dutenek beharrezkoa dute aldez aurretik izena ematea, WhatsAppera mezua bidalita: 671 116 414. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!