GERTAERA

Istripua izan da Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 17:50

Ezbeharra gertatu da Zinkoenean gaur, arratsaldeko 17:00ak aldera. Auto batek ume bat harrapatu du, kalea gurutzatzen ari zela. Berehala bertaratu dira Hernaniko Udaltzaingoa eta anbulantzia. «Iritsi garenean umea lurrean zegoen, etzanda», kontatu dute udaltzainek. Hala ere, istripua larria ez dela helarazi dute, eta dena kontrolpean dagoela. «Umea ospitalean dago, baina ez da larria izan; ondo dago». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!