Marka onak hernaniarrek, Ordizian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 23a, 00:00

Kontrol txapelketa izan zuten igerilari hernaniarrek, Ordizian, joan den larunbatean. Eta denbora onak lortu zituzten, beraien mar­ka onenetatik gertu ibilita zein hobetuta. Miren Uxue Garmendiak 1:11,71 denbora egin zuen 100 metro libreetan; 36,62 segundu 50 metroko tximeleta proban; eta 33 segundu 50 metro libreetan. Xabier Huitzik, berriz, 29,22 segundu behar izan zituen 50 metro libreetan, eta 1:15,38 denbora egin zuen 100 metroko bizkar proban. Eta Kerman Urretak, azkenik, 5:45,56 denbora egin zuen 400 metroko proban, 2:40,35 denbora 200 metrokoan, eta 31,41 segundu 50 metro libreetan. Horrekin, bukatu dituzte neguko kontrol txapelketak, igerilari hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!