Asteburu gazi-gozoa, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 23a, 00:00

Lau partidutik bi irabazi zituzten palista hernaniarrek: Urienek eta Gutierrezek, eta Balerdik eta Otaegik lortu zuten garaipena.

Lau partidu jokatu dituzte, joan den asteburuan, palista hernaniarrek. Hernanin bertan izan dituzte denak, gainera. Baina emaitzak ez dira izan nahi bezain onak: bi irabazi, eta beste bi galdu dituzte. Nesken bigarren mailan lortu dituzte bi garaipenak: Ainhoa Urienek eta Eli Gutierrezek 30-14 irabazi zieten, Maite Barruetabeña eta Maialen Rosari; eta Ekhiñe Balerdik eta Eider Otaegik 30-27, Amaia Aizpuru eta Idoia Arrillagari.

Lehenengo mailan, galdu egin zuten Nahia Eizmendik eta Garazi Urdangarinek, Itxaso Erasun eta Miren Larrerteren kontra (16-30). Eta baita bigarren mailako mutilek ere, Iker Zurutuzak eta Mikel Manterolak, Lozano eta Rodriguezen kontra (19-25).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!